Video wird geladen...
Video konnte nicht geladen werden
Berria.eus Euskal Herrian Euskaraz Euskal Konfederazioa Epaitegi aitzinean intsumisiorako deia egin du Torrek Berria.eus
12,695 Aufrufe • vor 1 Jahr •via X (Twitter)
13 Kommentare

Jende andana elkartu da Baionako auzitegi aitzinean Gorka Torre ekintzaile euskaltzaleari babesa adierazteko. Baiona suprefeturan margoketa egitea leporatuta epaituko dute. Euskaraz deklaratzeko eskubidea galdetu du @berria

'Unesco' tixerta bat soinean duela agertu da Torre @berria

Sugoi Etxarri @EHEbizi-ko kideak babesa agertu dio Torreri eta desobedientziaren bidea hartzeko beharra azpimarratu du @berria

@EHEbizi Sebastien Castet @Konfederazioa-ko kideak oroitarazi du duela hamarkada batzuk aukera bazela Baionako auzitegian euskaraz mintzatzeko @berria

@EHEbizi @Konfederazioa Auzitegi gelara sartua da Torre. 14:00etatik aitzina hasiko dira gaurko auziak aztertzen @berria

@EHEbizi @Konfederazioa Hasi da auzia. Torre deitu du epaileak eta hau euskaraz hasi zaio. Euskaraz deklaratzeko galdetu duela erran dio. Frantsesez ongi dakiela erran dio epaileak. «Hala bada gazteleraz ere egin genezake. Ez da hori gaia» erantzun dio Torrek. @berria

@EHEbizi @Konfederazioa Ildo beretik jo du prokuradoreak ere. Torrek frantsesa ongi dakiela eta hala egin dezakeela. Haren eskaera ukatzen duela erran dio epaileak eta haren kontrako akusazioak zerrendatzen hasi da. Torrek auzi gelan segitzen du oraindik @berria

@EHEbizi @Konfederazioa Galdera batzuei erantzuteko prest dela erran du Torrek. Akusazioak entzun ondotik, Torrek hartu du hitza, eta euskaraz deklaratzeari buruz hasi da. Epaileak moztu du erranez behartua dela frantsesez mintzatzera. @berria

@EHEbizi @Konfederazioa Torrek erran du ez dela justifikatua euskaraz mintzatzeari uko egitea. Epaileak ez dio utzi nahi horri buruzko eztabaida bultzatzen. «Euskaraz mintzatzeko aukera ukatu dizugu, ez da iraultzailerik. Isilik egoteko eskubidea duzu, baina bestela frantsesez mintzatu behar zara»

@EHEbizi @Konfederazioa Torrek erran du euskaraz mintzatzeko eskubidea ukatua bazaio ez duela epaiketan parte hartuko. Auzi gelatik atera da @berria

@EHEbizi @Konfederazioa Prokuradoreak Torreren kontra isuna eskatu du: 1500 eurokoa, horietarik 500 euro gibelapenarekin, eta, gainera, 500 euro hatz markak ez emateagatik. Arratsaldean emanen dute erabakia @berria

@EHEbizi @Konfederazioa «Euskaldunol Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea dugu»

@berria @EHEbizi @Konfederazioa AUPA !!! ... EGI OSOA!!!... ELKARREKIN BETI!!!
